We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

m​ä​te

by mate

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Deskontrolatzen gara. Birus baten antzera zuen sistema barruan desobedientziaren lagunak iparrik gabeko piztiak. Ez gara ongi etorriak baina beti gaude presente pozik gaude molestatzen ikusi beharko gaituzue! Tabernazulo batean pegata bat jartzen, edozein txokotan. Lagun artean barrezka, edo zuri begira amorru bizian. Kontzertua batean, erotuta dantzan, izerdi patsetan. Lagun artean barrezka, edo zuri begira, amorru bizian.
2.
Zuk zeuk 01:34
Zuk zeuk egin eta eraiki eraiki beraiek desegindakoaren gainean. Behin eta berriz eginaz, korapiloak estutuz estutu beraiek ito eta desegin arte. Zuk zeuk egin eta eraiki! Behin eta berriz, saiatu. Behin eta berriz, korapiloak estutu.
3.
Su 01:41
Su zure etxeari, su zure kotxeari Su zure oheari, su zure arropari Su zure eskuei, su zure begiei Begirada lizun hura azaletik askatu ezinik nabil, ezinik nabil oraindik. Su zure etxeari, su zure kotxeari Su zure oheari, su zure arropari Su zure eskuei, su zure begiei Su emango dizut! Su emango dizut poxpolo batekin kixkal zaitezen eta betiko desagertu.
4.
Lohiak irentsiko nau. Galdu dut milaka saiakeratan ateratzeko indarra Noraezean nabil, egoerak gainditu nau. Oinak lurrean itsatsi zaizkit, gero eta barrurago noa. Etsipenak irentsi nau lehenik, errealitateak ondoren. Lohiak irentsiko nau.
5.
Lotzen digute estutu arte tutuetako kortsea baina zein zaila izaten den norberarena lotzea. Kritika eta iritzia zilegi ote da beti? Zenbat anbizioso, gure bizi osoan. Gora eta behera, kontzientziaren igogailuan. Gora eta behera, gehiegi tenkatutako lokarriak. Gora eta behera, zein gogorra egiten den aktuazioa. Gora eta behera, marioneta zu zarenean. Kritika ta iritzia zilegi ote da beti? Zenbat anbizioso gure bizi osoan.
6.
Horma bat bestearen gainean eraiki duzu, pixkanaka, adreiluz-adreilu. Zutik iraungo ote duen zalantza egiten duzun bakoitzean adreilu bat gehitzen diozu hormari. Ez, ez zara ohartzen, babestu zintuenak Ez, ez zara ohartzen, lurperatuko zaituela. Mina hartzeari, galerari, beldurra al diozu? Minari diozun beldurrak ez ote du minak berak baino oinaze handiagoa sortzen?
7.
Prentsatu nahi gaituzue, txikitatik esprimitu eta zuen moldeetan sartu. Irabazirik sortzen ez duen dena erauzten diguzue. Gure izerdi, odol eta malkoekin engrasatzen duzue makina. Ez dugu jarraitu nahi zuen poltsikoak betetzen. Baliorik ez duenaren jabe izan nahi dugu. Lana pikutara! Ez dugu gure bizia zuentzat eman nahi! Ez dugu jarraitu nahi zuen poltsikoak betetzen Gu gabe ez zarete ezer eta gu zuek gabe dena gara.
8.
kontra 02:33
Prekarizatu lan baldintzak, lapurtu etxeak eta bizitzak. Igo argiaren prezioa, eraman zuen silizioa. Sar gaitzazue zeldetan, ziegarik ilunenetan. Jipoi gaitzazue kalean, gauaren babesean. Jarraitu begira zuen tronotatik, luxuzko etxetik, urrezko altaretik. Arrakalen artetik ihes egingo dugu eta harrapatuko zaituztegu!

about

Mate lagun talde bat gara. Entzuten eta irakurtzen ari zarena lagun artean egin dugu. Gure gauzekin, gure irudimenarekin eta gure amorruarekin

diy

credits

released July 4, 2022

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

mate Zarautz, Spain

Manex-baxua
Patxolo-kitarra
Ainara-ahotsa
Abuelo-bateria

contact / help

Contact mate

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like mate, you may also like: